XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orlando Jai Alai ARANTZAMENDIAspaldi, urriaren asieran, Markiñara jo neban, eta an Nartzizo
Len pelotaria izana, eta orain pelotarien apaintzalea.
- Kaxo; ze barri?
- Ba, ementxe, ia mutiku oneik dotore bialtzen doguzan.
Bialdu?? - Nora?
- Ez al dok ba ezagutzen au?
Izan be, Mendiola da ta... Bitsez zuriturik dau izan be arpegia eta...
Zer dogu ba Mandiola?
- Zera: bagoazala.
Nora?
- ORLANDO ra, urtero lez, negua pasetan.
Emen nabil beste danei ordua jakin eraso eziñik.
Asko al zarie?
- Ba, neu zaarrena nazala, edo zenbat gazte.
Euren sasoia baneu...
Oneik, ezetzaz be ez dira arduratuten.
Ez ordu, ez egazkin, ez nundik, ez nora, ez agiri, ez garbitasun... Orr izango dira oin be neska koxkorrez Inguraturik... ango zuzenbidia, emengo
- Zeu be geldi egona etzara izango ba?
- Ez, baña neurriz.
Ainbeste kopla " barik ezkondu gintzazan.
Ain zuzen be, or dira gure andrea eta umetxuak... Jun baño len, onantzian nolakuak billatuko dodazan pentsetan nago.
- Zenbat Markiñar zoazie?
- Ez dakit ba. Ni neu Bariñagarra naz, gaur egunian Etxeberri'n bizi arren.
ETXEBARRI'tarrak:
ZULOAGA II, IRIARTE II, GUENAGA.
MARKIÑARRAK: Elordi, Mallagaray, Aldazabal, Ibarra, Elu, Orbea III, Bilbao E.
GERNIKARRA: Bilbao.
ERMUARRA: Arrate I.
ELGOIBARTARRAK: Arakistain, Urain, Berazategi.
BERRIATUARRA: Etxano III.
DURANGARRAK: Elorza, Miota, Zarrabeitia, Irigoras, Zarandona, Ariznabarreta, Apraiz II, Berasaluze, Gorostiza.
BILLABONATARRA: Gurrutxaga.
ASTIGARRAGATARRA: Astiga.
ZUMAYARRA: Zumaya.
AZKOITIARRA: Etxaniz II eta Mallorka'ko beste batzuek.
Ah! eta ONDARRUTAR BAT be bai: Etxaburu, kaska motz, sudur zapal, eta ule beilegi bat.
Iñoiz esan egin dautsoe, baña berak ezetz diño.
Emon bai, baña artzerik ez dau gure.
Gazteenak zenbat urte lez?
- Ba dira amazortziren batekoak: Minota Irigoras Apraiz II ortik izango dira, aren baten.
Eta... Nolako erria da Orlando?
Ara ba.
Nik ondo-ondo ez dakitzut.
Ez uste guk errian zear ibilteko astirik izaten dogunik.
Urriaren zortzian asi eta zezeil-otsalaren 14 ra-arte jarduten dogu pelotan.
Ez da barriketia gero, 108 egunian jokatzia.
Orrez gañera 50 goiz-jai
Horrela 158 jai-aldi dira.
Gabetan, 8'tan ekin, eta amabiak arte; eta
Gero, jan be sasoez edo garaiz egin biarda, eta astiñaldi batzuk artutakoan lotarako obeto egoten gara parrandarako baño.
An pralle-bizia egiten da, jokatu nai ba-da beintzat.
Ez da astirik, eta diruak be eleuskigu luzaro iraungo.
Ala be Orlando'tzaz zer edo zer esango dautsugu.
Lenengoz: JAI-ALAI pelota-lekurik ez dala ORLANDO'N.
FREN PARK da JAI-ALAI dan erriaren izena.
ORLANDO'TIK hamaika milla'ra aurkitzen da.
Cabo Kennedy entzutetsu ori, Orlando'tik 50 milla'ra baño ez dago.
Ango zarata eta
Orlando erria, ederra da.
Zabala, andi-andia.
80 milla biztanle dauz, eta dana ur-zingiraz
Lantegi batzuk be ba-dira.
Gañontzakoan erri baketsu eta aberatsa da.
Gu geu ondo baño obeto artzen gabez...
- Bueno, Mandiola Eskarrik asko, eta agurrik beroenak aruntza zoazen pelotariei.
A! eta itaun bat
Bai, lagun-zar Mandiola; zuen jakin gura ori asetuko yatsue eta ostera on bat izan. AGUR.